Sare sozialak:
Sarrera

Ondare kultural, historiko eta naturalaren zaintza lehentasunezkoa da edozein gizartetan, eta honen kontserbazioa oinarrizkoa. Gure taldea osatzen duten hiri guztiak dira mosaiko kultural, historiko eta ondarezko baten parte, non era natural batean agertzen diren bereizgarri komunak, baina baita bakoitzaren kontraste nabarmenak ere, izan fisikoak edo ukiezinezkoak. Mendeetan zehar mantendu den ondare hau, gure historia ezagutzea ahalbidetzen digun berbera, orainaldia hein handi batean definitzen duena, hurrengo belaunaldientzako zaindu behar da. Gure esku dago eman nahi diogun balioa eta berau mantentzeko egingo dugun ahalegina.

Ikuspegi hau izan da, GOEHTko bakoitzak elkarbanatzen duguna, elkartu gaituena eta egunez egun lan egitera bultzatzen gaituena gure erdigune historikoek behar duten mantentze-lan eta potentziazioan, proiektu eta proposamen komunak burutuz, esperientziak trukatzeko politikak ezarriz eta problematika komunei aurre eginez.

Helburu hauek lortzeko, hainbat lan-batzorde eratu ditugu, hurrengo arloetan sakonki lan egitea ahalbidetzen digutenak: Hiria eta Ondarea, Hezkuntza eta Kultura , eta Sustapena eta Turismoa.

           
Colaboradores:
                           
          RTVE   Ciudades Mexicanas Patrimonio Mundial   Ciudades Mexicanas Patrimonio Mundial
© Grupo Ciudades Patrimonio de la Humanidad de España, 2024