Sare sozialak:
alcala
Ciudades reinventadas

“Udaberriko aire purura ateratzera gonbidatuko zintuzketet, ondoz ondoko espazio eta denbora hauetan barna -arkitektura eta historia- batera ibiltzeko, Gizateriaren Ondare diren harri hauetan sinbolo bihurtuak”. José Hierro 

Alcalá de Henaresek, beste inongo hiri batek ez bezala sinbolizatzen du Hizkuntzatik, Literaturatik eta Ondaretik sortua dela. Egunero hizkuntza asko bilakatzen den hizkuntza bat, gainera. Hiriaren mintzaira plurala, exotikoa eta tolerantea da, gure hirietako mestizaia ongi definitzen duen identitate bakoitzak aberastua.

Hiriak, bere unibertsitatearen adinako jakitun, edertasuna iradokitzen du pausu bakoitzean. Errenazimenduko hiri, hiri intelektual, Jainkoari eta gizonei eskainia, bere magalean pentsatu eta idazten zuten horiei hain propio ere..

Alcalá de Henaresen 1547an jaio eta bertan bizi izan zituen lehen urteak Miguel de Cervantesek, On Kixote unibertsalaren egileak. Bere jaiotetxeak, XVI. mendeko etxebizitza gaztelarraren eredu bikainak, Cervantesen hainbat edizio gordetzen ditu egun, museo bilakatuta.

Alcalá erromatarren Complutumaren erakusgarri diren hainbat aztarnategi arkeologiko garrantzitsu daude, hiru kultura eta erlijioren arteko elkarbizitza ahalbidetu zuen Erdi Aroko egitura urbanistiko paregabea, eta, batez ere, Jakintzaren Hiri eta Jainkoaren Hiri perfektu da, Cisneros Kardinalaren esku abilek diseinatua, barroko eta errenazimendu garaiko eraikin aparten multzo konparaezinaz gozatzeko aukera ematen diguna, zeinen artean unibertsitateko obra handia nabarmentzen den. Aparteko aberastasun honek proiektatzen du Alcalá de Henares XXI. mendean, erreferente turistiko eta kultural bilakatuta.

Hiriak betidanik uztartu izan ditu arima alde batetik, idazketa, jakintza eta kulturak osatua, eta gorputza bestetik, pentsamenduaren bidea aukeratu zuten haientzat babesleku. Alcalá de Henaresen barna ibiltzea hiriaren eta idazlearen bide eta bizitzak jarraitzea da, kale, horma, pareta eta paperean markaturiko lorratzei jarraiki joatea. Hau dena ikuskizun dotore bat eskaintzeko prest ondo nahasia, berriztua egun eta etorkizunera irekia, XVI. mendeko urte haiekin soilik konparagarria, hemen gertatzen zen orok kondaira hots zuenekoa.

Informazio turistikoa:
           
Colaboradores:
                           
          RTVE   Ciudades Mexicanas Patrimonio Mundial   Ciudades Mexicanas Patrimonio Mundial
© Grupo Ciudades Patrimonio de la Humanidad de España, 2024