Jarduera honek Kultur Ministerioaren babesa jaso du. Atal honetako edukietan hamar monumenturen inguruko informazioa aurki daiteke eta baita ondare hiri diren bakoitzetan irisgarri den ibilbide bat ere bai. Aipaturiko monumentuen inguruan informazio gehiago jakin nahi izanez gero, fitxetako bakoitzean agertzen diren loturetan sartu.
Gizateriaren Ondare diren Espainiako Hiriak denonak eta denontzat dira, hori dela eta aurki daiteke informazio erabilgarria taldea osatzen duten hamabost hirietako bakoitza bisitatzea erabakitzen duten aniztasun funtzionaleko pertsonentzat. Hemen argitaratzen den informazioa Estatuko Ezgaitasun Fisikoa duten Pertsonen Errepresentaziorako Plataformak garatu du, Gizateriaren Ondare diren Espainiako Hirien Taldeko Irisgarritasun Batzordearen enkargua jaso ondoren.